miércoles, 9 de octubre de 2019

SAN BIZENTE PAULEKOA



Imagen relacionada

San Bizente Paulekoa (1581-1660) apaiz frantziarra izan zen. XVII. mendean Frantziako katolizismoaren irudirik aipagarriena izan zen. Misioaren Kongregazioaren sortzailea izan zen eta 1633an Luisa de Marillac-ekin batera Karitate Alaben sortzailea izan zen. Luis XIII-k Limosnari Erreala izendatu zuen, baserritar eta nekazarien baldintzen alde borrokatzeko.

Irailaren 27an gure fundatzailearen eguna ospatu genuen. Geletan tutoretza ezberdinak egin genituen eta gero ospakizun bat: Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak ikastetxeko kaperan eta Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleak Maria Reina elizan. Egun polita guztiok elkartuta kurtso berriari ongi-etorria emateko!